1.101 langaberekin joan da iraila

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Irailean ere goiti egin zuen langabeziak eskualdean. 1.101 langa­be zeuden Doneztebe­ko Enplegu Bulegoan izen emanak irail hondarrean, hilabete lehenago baino 6 gehiago, edo bertzela erranda, %0,55 gehiago. Irailean 472 kontratu egin ziren Doneztebeko En­ple­gu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 61 bakarrik izan ziren mugagabeak. Adina eta sexuari dagokienez, 25 urtez goitikoetan, gizasemeen artean goiti egin zuen langa­be­ziak, 438tik 439ra, eta emakumeetan, aldiz, 508tik 499ra jautsi zen. 25 urtez beheitiko emakumeetan 66tik 67ra igo zen eta gizonetan 83tik 96ra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun