Gimnasia eta yoga ikastaroak eginen dira udaberrira bitartean

Iñaki TELLETXEA 2011ko urr. 13a, 15:23

Argazkian ageri den taldea urriaren 3an hasi zen gimnasia ikastaroarekin. Iñaki Telletxea

Bertzalde, urriaren 17an zabalduko ditu liburutegiak ateak

Udazkenean sartu berriak gara eta urtero bezala, herrian hainbat ikastaro antolatu dira. Alde batetik, gimnasia ikastaroa martxan jarri da, urriaren 3an hasi ziren eta udaberrira bitarte luzatuko da. Saioak astelehen eta asteazkenetan 15:00etik 16:30­etara izanen dira pilotalekuan, Daniel irakaslearekin. Oraindik izena eman nahi duenak bertara hurbiltzea bertzerik ez du egin behar.

Yoga nahiago duenak ere badu horretarako aukera. Igerilekuko aldagelen gainean dagoen Erabilera Ani­tzeko lokalean emanen da. Asteazkenetan 20:00etatik 22:00­etara izanen dira saioak, Omkar Carabiaren eskutik. Ikastaro honetan izena eman nahi duenak 630 777130 telefono zenbakira deitu beharko du.

Beraz, bi ikastaro hauekin hezurrak zauli eta gorputza sasoian edukitzeko aukera izanen dugu herritarrok negu honetan.

 

Liburutegia laster zabalik

Ziberliburutegiak ere ateak irekiko dizkigu hila­ren 17an. Astelehenetik os­tiralera 17:30etik 19:30­­era irekia egonen da eta Izaskun Goñi izanen da arduraduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun