TTIPI-TTAPAren aitzineko ale batean azaldu bezala, ez zen inor agertu ehiza barrutien enkantera. Hala ere, ondotik, hasierako prezioaren azpitik bada ere, izan zen eskaintzarik eta saldu dira denak.
Bertze aldetik, aipatu, uraren goiko hornidura berritzeko proiektua egina eta onartua izan arren, ematen du momentuz lanak ez direla hasiko, diru iturriak ere agortu xamar... Ondorioz, nekazaritzako azpiegiturak hobetzeko joan den urtean eman zen dirulaguntzarekin egindako proiektuaren azken zatitxo bat momentuz ez da eginen. Ez behinik behin aurreikusi zen bezala bidea hormigoituz. Moldatu eta nahiko izan beharko du.