Bertze urte batez, giro ederra izan dugu bestetan, eta zer erranik ez eguraldiari buruz, garai batean sanmigeletan euria izaten zen albiste, baina gaur egun ez.
Ekitaldi gehienak bete dira, herri kirol saiorik izan ez bazen ere. Aurten lehenbiziko aldiz egin den argazki erakusketak ere izan du bere arretarik, jendeari interesatu baitzaio, baita gustatu ere. Eta honetan eskertzekoa da Bidari eta Nekanek egindako lana.
Herri bazkarirako ere, itzala eta guzti, ez zen deus faltatu.
Bertzalde, bistan da gero ta gehiago, herritarrentzat direla bestak, garai bateko auto eta jende andanak akitu dira; krisia, alkoholemia kontrolak eta bertze herrietako bestak izanen dira arrazoiak?