Zentrala ez harat eta ez honat

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko urriaren 13a

Ernesto Kay

Askok gogoratuko duzue Iberdrolaren zentralak nolako mugimendua izaten zuen lehen. Bere garaian, hiruzpalau herritar ere lanean aritzen ziren, eta mende bat baino gehiagoan martxan egon zen. Baina azken urte hauetan geldirik ikusten dugu. Orain dela urte batzuk berrikuntza lan batzuk ere egin ziren, eta batek baino gehiagok berriz ere martxan hasiko ote zen pentsatu zuen. Ez da, ordea, horrela izan. Ez zaio probetxurik ateratzen eta sasiak hartzen ari da 1906. urtean eraiki zen zentral honen ingurua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun