Hirugarren eta laugarren postuak eskuratu ditu Loiartek aizkoran

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko urriaren 13a

Txapelketetako zaharrena Jose Antonio bera izan da

Denboraldi ona egin du Jose Antonio Loiarte herritarrak aizkoran, besteak beste, bi txapelketa ofizialetako finaletan aritu baita be­rriki. Alde batetik, irailaren 25ean Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zuen Uharten (Nafarroa) eta honetan laugarren sailkatu zen.

Urriaren 2an, bestetik, Euskal Herriko III. Mailako Txapelketa jokatu zuen Aizarnazabalen (Gipuzkoa) eta aldi honetan hiruga­rren postuan gelditu zen.

Gazteagoen artean ederki moldatzen dela erakutsi du herriko aizkolariak, 50 urterekin, bi finaletan bera izan baita helduena. Egindako lanagatik zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun