Ander Erasun aizkolari aurtiztarra uda guztian hortxe ibili da herriko bestetan batetik bertzera, aizkora erakustaldiak egiten, batzuk irabaziz eta bertzeak galduz. Baina joan den urriaren 2an Nafarroako Maila Nagusiko Aizkolari Txapelketako finala izan zuen jokoan. Aizkolari onenak direla kontuan hartuz, ederki aritu zen Aurtizko gaztea kanporaketan, bosgarren geldituz.
Finalerako txartela lortu zuen eta hortaz, azaroaren 18an Donezten jokatuko den Nafarroako Lehen Mailako finalean ariko zaigu. 17:30ean hasiko da lehia. Zorte on!