Gema Labaien herriko eskultoreak bere lanak Elizondon paratu ditu ikusgai

Arkaitz MINDEGIA 2011ko urriaren 13a

‘Elementuak’ izeneko erakusketa urriaren 7az geroztik ikus daiteke

Iturendarra dugun Gema Labaien eskultoreak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean ja­rri ditu bere lanak. Urria­ren 7an zabaltzekoa zen erakusketa eta azaroaren 3ra bitarte, astelehenetik ortziralera eta 18:00etatik 20:00etara, hantxe egonen dira ikusgai. Erakusketaren izena Elementuak da.

Elizondora ailegatu aitzinetik, erakusketa gehiago eginak ditu aurten: apirilean eta uztailean, erraterako, Castro Urdialesen eta Laredon (Kantabria, Espainia) ja­rri zituen bere lanak erakusgai eta uztailetik abuzturako tartean Burgosen (Espainia) ere ibili zen. Elementuak erakusketaz gain, Itsasoko kantuak, Laberintoak eta Muga izenekoak egin izan ditu.

2007az geroztik, es­klusiboki eskulturara dedikatzen da Labaien eta egurrezko lan batzuk egiten baditu ere, bereziki harria da erabiltzen duen materiala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun