Nafarroako UAGN sindikatuaren eskutik, Nafarroako Nekazaritzaren Eguna egin zen irailaren 24an. Hainbat ekitaldi izan ziren eta jendearen erantzuna ere halakoa izan zen. Kiroldegian egindako bazkarian, erraterako, mila lagun inguru bildu baitziren. Felix Bariain UAGN sindikatuko presidenteak sektorearen premien berri eman zion Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Lan eta Ingurumen Departamentuari. Lehenbiziko eskaria berriz ere nekazari eta abeltzainendako departamentu propioa izatea izan zen. Horrekin batera, «nekazaritza eta abeltzaintzak Nafarroan krisiari hobexkoen aurre egin dion sektorea» dela azpimarratu zuen, «inbertsioei eta lanerako gogoei» esker. Sektorearen arazorik handienak «prezioak eta banatzaileen diktadura» zirela ere aipatu zuen.