Ekitaldi aunitz eta giro ederra besta ttikietan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Utzitako argazkia

Ekitaldiz beteriko egunak izan ziren irailaren 23a eta 24a. Ortziral goizean hasita, Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak antolatuta hainbat ekitaldi egin ziren: hamar bat merkatari karrikara atera eta merkatua egin zen, argazki erakus­keta ere bai, haurrendako jokoak, batukada, pintxoak... Gazte Burrunbak ere gauza andana prestatu zituen: Erreka Pilota Elkarteak botatako txupinazoaren ondotik egin zen zopa-jatea, dantzaldiak, herri kirolak, bazkaria, erremonte partidak eta dantza saioak­... Giro ederra izan zen bi egunetan. Merkatari Elkartetik ere gustura gelditu dira jendearen erantzunarekin, eta jendea ibili zela aipatu digute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun