Errekako Judo Eskolak ere hasi du denboraldia. Oskar Mindegia eta Noelia Ariztia izanen dira irakasleak eta klaseak astearte eta ortzegunetan izanen dira Donezteben eta asteazkenetan Iruritan.
Azken urteotan Nafarroa mailan izandako emaitzak ikusita, aipatzekoa da judo eskola lan ona egiten ari dela erratea. 5-6 urtetik aitzinera adin guztietako jendearendako zabalik dago eskaintza.