Gobernuaren murrizketen ondorioz dirulaguntzak atzeratuko dira

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Dirulaguntzen zati haundi bat gibeleratzea erabaki du Gobernuak

Nafarroako Gobernuak hainbat murrizketa iragarri ditu aurrekontuan eta erabakiaren eragina Donezteben ere nabarituko da. Alde batetik, futbol-zelaiko lane­tarako 450.000 euro au­rreikusiak zituen Gobernuak aurten eta horieta­tik 405.000 euro 2012ra gibeleratuak izan dira. Baina Jaime Sein Futbol Taldeko lehendakariak argitu digunez, «futbol zelaia ia akitua dago eta mu­rrizketek ez digute ezertan eragin. Espero dugu partidak 23an jokatzen hastea».

Bertzalde, 200.000 euroko dirulaguntza emateko hitzarmena ere egina zuen Udalak Gobernuarekin eta 180.000 euro 2012ra pasatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun