Irailaren 17an Herriko Ostatuan egin zen mus txapelketan 16 bikotek parte hartu zuten. Irabazleak Ibai Gallardon eta Jon Ibarra izan ziren eta bigarrenak Xabier Etxarte eta Aitor Telletxea. Lehenengoek Elgorriagako bainuetxean zirkuitua eta bazkaria irabazi zuten eta bigarrenek, berriz, txanpain botila bana.