Igande honetan ospatuko da Usategietako besta

Irune eta Itsaso 2011ko urriaren 13a

Herriko gazteek bezperatik hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Etxalarrentzat eguna haundia izaten da Usategietako Igandea. Aurten, hala ere, bezperatik zenbait ekitaldiz goza­tzeko aukera izanen da herrian.

 

Urriak 15, larunbata

• 17:00etan mus txapelketa frontoian. Apuntatzeko aldez aurretik frontoian bertan. • Bitartean artisau postuak frontoian ikusgai.

• 18:30ean Xentimorik gabe umorezko antzerkia Kultur Etxean Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktore ezagunekin.­

• Ondotik, sagardo eta pintxo dastaketa frontoian txalapartaz lagunduta.

• Gero, gazte afaria La Basque jatetxean.

• 00:30etik aitzinera kon­tzertuak plazan: Legez kanpo, Scapando eta Ingo al deu? taldeekin.

 

Urriak 16, igandea

• Goizetik, nahi duenak, ohitura den bezala, urteroko itzulia egiteko aukera izanen du Usategietan barrena.

• 18:00etatik 21:30era dantzaldia Egan taldearekin.

Arratsaldean ostatua paratuko du frontoian Altxatak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun