Garaipen argiarekin hasi du denboraldia Erreka eskubaloi taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Baztan futbol taldeak bana berdindu zuen Pilarika eguneko jardunaldian

Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusiak urriaren 11n, astearte arratsaldean jokatu zuen ligako lehen partida Doneztebeko kiroldegian. Doneztebekoek itxura ederra eman zuten eta aisa menperatu zuten Lizarrako Itxako taldea, 26 eta 14.

Ligako bigarren partida igande eguerdiko 12:30ean jokatuko du Iruñeko Anaitasunan, faboritoetako bat izanen den Anaitzarraren kontra.

Seniorrekin batera, kadete mailako mutilek, infantil mailako neska eta mutilek eta alebin mailako neska eta mutilek ere heldu den larunbatean hasiko dira ligan.

Baztan futbol taldeak berdinketa

Bertze aldetik, Nafarroako Preferente mailako futbol jardunaldia ere jokatu zen Pilarika egunean. Baztanek bana berdindu zuen Arren, Aurrera Ezkabarte taldearen kontra. Iturririak egin zuen baztandarren gola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun