Uso Besta iraganen da aste hondarrean Saran

Joana GUERENDIAIN 2011ko urriaren 13a

Usotegietara bisita eginen da igande goizean. Artxiboko argazkia

Igande goizean usotegira bixita eta arratsaldean Andra Mari abesbatzaren emanaldia izanen dira

Aste hondar honetan, urriak 15 eta 16, Uso Besta iraganen da Saran. Duela urte bat turismo bulegoak besta hau antolatzen du usotegietako ihizia ospatzeko.

Aste hondar honetan, urriak 15 eta 16, Uso Besta iraganen da Saran. Duela urte bat turismo bulegoak besta hau antolatzen du usotegietako ihizia ospatzeko.

Larunbatean, urriak 15, Lur Berri gelan konferentzia bat izanen da Jacques Luquet-ek animaturik, 20:00etik landa, Usoaren ihizia sareekin izenburuarekin.

Igandean, berriz, besta 11:00etan hasiko da usotegiaren bisitarekin (inskribatu behar da turismo bulegoan) eta denbora berean plazan pilota partida bat izanen da. 11:30ean kofradien desfilea izanen da, eta eguerdian Zazpiak Bat taldeak dantzatuko du. 13:00etatik landa bazkaria izanen da jatetxeetan, eta usoa proposatua izanen da.

Arratsaldean, 17:30ean Errenteriako Andra Mari Abesbatza arrakastatsuak kontzertu bat emanen du. Sarrerak aitzinetik erosten ahalko dira 12 eurotan, hainbat tokitan: Sara, Azkaine, Senpere, Ainhoa, Donibane Lohizune, Urruña, Ziburu, Hendaia eta Getariko turismo bulegoetan, baita Baiona, Biarritze eta Angelukoetan ere. Tokiak egunean berean ere salduko dira, 15 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun