Gobernuak zenbait obra subentzionatu dizkie eskualdeko lau udali eta Legasako kontzejuari

Ttipi-Ttapa 2011ko urr. 12a, 11:26

Zugarramurdi, Elgorriaga, Saldias eta Sunbillako udalek eta Legasako kontzejuak hartuko dute dirulaguntza

Zugarramurdi, Elgorriaga, Saldias eta Sunbillako udalek eta Legasako kontzejuak hartuko dute dirulaguntza. Bertzeak bertze, zoladura lanak finantzatzeko izanen da jasoko dutena. 

Tokiko erakundeek egindako zenbait obra finantzatzeko dirulaguntza emanen die Nafarroako Gobernuak eskualdeko zenbait udal eta kontzejuri. Nafarroan guztira 4,2 milioi euroko dirulaguntza onartu du eta zati bat Zugarramurdi, Elgorriaga, Saldias eta Sunbillako udalek eta Legasako kontzejuak hartuko dute.

Zugarramurdiko Azketa, Azketaberri eta Bexkor karriketako zolaketak lanak direla eta Udalak 57.473 euro hartuko ditu. Eta horrekin batera, Lukuberikoborda egokitu eta hobetzeagatik bertze 19.850 euro ematea ere erabaki du Gobernuak. Hilerrian konponketa lanak egiteko ere dirulaguntza hartuko da Herriko Etxean.

Sunbillako Udalak ere hartuko du dirulaguntza, 45.572 euro, hain zuzen. Elgorriagako Udalak 11.457 euro jasoko ditu eta Saldiaskoak 5.660 euro. Legasako Kontzejuarentzat, azkenik, 14.518 euro bideratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun