Eguraldi euritsuari aurre eginez ospatu zen Zubietako Euskararen Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 10a

Julio Soto eta Julen Zelaietarekin egindako bertso bazkarian giro ederra izan zen. Izaskun Zubialde

Ludotekan udazkena gaitzat hartuta haurren lanen erakusketa egin zen

Iragarri bezala, urriko bigarren larunbatean, urriak 8, ospatu da aurten ere Zubietako Euskararen Eguna. Bezperan ere izan ziren ekitaldiak, bi egunetarako egitarau ederra prestatu baitzuten gazteek.

Iragarri bezala, urriko bigarren larunbatean, urriak 8, ospatu da aurten ere Zubietako Euskararen Eguna. Bezperan ere izan ziren ekitaldiak, bi egunetarako egitarau ederra prestatu baitzuten gazteek.

Urriaren 7an, ostiral arratsean pintxo lehiaketa egin zen eta Lizartzako Iñakik eta Elutsako Maialenek berdindu egin zuten epaimahaiaren arabera. Bigarren bozketa baten ondotik, Lizartzakoa izan zen irabazle. Zubietako Herriko Ostatuan afaria izanen du saritzat.

Patziku Perurena idazleak eta Andres Iñigo euskaltzainak Bi kantu, hainbat histori hitzaldia eskaini zuten estalpean, Iturengo Arotza eta Berdabioren bertsoak kantuetan oinarrituta. Mus txapelketa ere jokatu zen Errandonea ostatuan.

Baina larunbata zen egun handia eta tarteka egiten zuen euriari aurre eginez, goizean herriko txistulariek eskainitako kalejirararekin abiatu zen. Joaldunek ere ibilaldia egin zuten herrian barna eta aizkora apustua jokatu zuten Mikel Indakotxea Palaxio eta Joxeantonio Loiarte herritarrek alde batetik eta bestetik, Leonardo Goñi eta Raul Kastrok. Azkenean Goñi eta Kastro nagusitu ziren kolpe pare batengatik. Egun osoan herriko artisauen erakusketa izan zen plazan eta ludotekan herriko haurrek udazkena gai bezala hartuz egindako eskulanak erakutsi zituzten.

Julio Soto eta Julen Zelaietarekin egin zen bertso bazkarian giro ederra izan zen eta bazkal ondotik poteoa egin zen trikitilari eta bertsolariekin. Arratsaldean errotara bisita eta haurrendako talo tailerra izan ziren bertan eta plazara bueltatuz, herriko dantzariek saioa eskaini zuten. Saguxar taldearekin dantzaldia izan zen arratsean, gauez rock eta ska kontzertuak izan ziren Matxinbrada eta Escandalo Publico taldeekin eta gauerditik aurreraa, berriz ere Saguxar taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun