Hamekagarren txapela jantzi du Maika Ariztegik Euskal Herriko koxkor biltze txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 10a

Maika Ariztegik parte hartu duen Euskal Herriko koxkor biltze txapelketa guzietan nagusitu da. Artxiboko argazkia

Iaz egin zuen markatik zazpi segundura gelditu zen

2000. urtean irabazi zuen Maika Ariztegi iturendarrak lehen aldiz Euskal Herriko koxkor biltze txapelketa. 2004ean ez zen aurkeztu, baina gainerako urte guzietan berak jantzi du txapela. Urriaren 9an hamekagarrena jantzi zuen Asteasun (Gipuzkoa).

 

2000. urtean irabazi zuen Maika Ariztegi iturendarrak lehen aldiz Euskal Herriko koxkor biltze txapelketa. 2004ean ez zen aurkeztu, baina gainerako urte guzietan berak jantzi du txapela. Urriaren 9an hamekagarrena jantzi zuen Asteasun (Gipuzkoa).

Iturendarrak 7 minutu eta 24 segundu behar izan zituen lana akitzeko, bigarren sailkatu zen Josune Gorostidik baino 36 segundu guttiago (8:00). Hirugarren Naiara Ferrán arabarra izan zen (8:07) eta hirugarren Itxaso Hernandez arabarra (8:23).

Maika Ariztegik joan den urteko txapelketan egin zuen markarik onena, 7 minutu eta 17 segundu. Beraz, errekorretik 7 segundura gelditu da aurten, baina kontuan hartu behar da hiru saskiratze huts egin zituela eta arazo horregatik segundu batzuk galdu zituen. Dena den, 2005ean Uharte Arakilen jokatu zen txapelketan 7 minutu eta 11 segundutan ere bildu zituen Ariztegik 50 koxkorrak, baina plaza ttikixeagoa zenez, ez zen errekorra homologatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun