Nafarroako Buruz Buruko txapela lortzen saiatuko dira gaur Sagastibeltza leitzarra eta Untxalo iturendarra

Ttipi-Ttapa 2011ko urriaren 12a

Oronoz lesakarra txapeldun izan zen iaz jubeniletan.

22 urtez beheitikoetan final-laurdenetako partida jokatuko du Oronoz lesakarrak

Nafarroako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan. Kadeteen mailan Leitzako Aurrera Pilota Eskolako Sagastibeltzak Oberenako Espinalen kontra jokatuko du finala. Eta jubeniletan, berriz, Txaruta Pilota Eskolan ari den Untxalo iturendarra San Migueleko Garaioren kontra izanen da finalean. Horrez gain, Erreka Kirol Elkartean ari den Oronoz lesakarrak 22 urtez azpikoen final-laurdena jokatuko du Larrayaren aurka.

Nafarroako Buruz Buruko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira gaur Iruñeko Labrit pilotalekuan. Kadeteen mailan Leitzako Aurrera Pilota Eskolako Sagastibeltzak Oberenako Espinalen kontra jokatuko du finala. Finalerdian Huarte taldeko Goñiri 18-7 irabazita sailkatu zen finalera. Jubeniletan, berriz, Txaruta Pilota Eskolan ari den Untxalo iturendarra San Migueleko Garaioren kontra izanen da finalean. Finalerdietan, Txarutako Apeztegiari 18-9 irabazita lortu zuen Garaiok finalerako txartela eta Untxalok aukerarik gabe utzi zuen Oberenako Cordon, 18-1 irabazi baitzion.

22 urtez beheitikoen txapelketak ere aitzinera segitzen du. Joan den asteburuan, Oberenako Etxamendik 18-12 irabazi zion Txarutako Jauregiri. Kategoria honetan, final-laurdenetako partida bat ere jokatu gabea da oraindik, Oberenako Larraya eta Erreka taldean ari den Oronoz lesakarraren artean, hain zuzen. Gaur jokatzekoa da kadete eta jubenilen finalen ondotik. Gaur irabazten duenak finalerdia larunbatean jokatuko du Etxamendiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun