Euskal Herriko emakumezkoen lokotx biltze txapelketa eta Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketa urriaren 9an, igande arratsaldeko 18:00etatik aitzinera jokatuko dira Asteasun (Gipuzkoa).
Emakumezkoen arpana txapelketari dagokionez, lau kirolarik hartuko dute parte, horietako bat Maika Ariztegi iturendarra. Txapela dagoeneko bederatzi aldiz irabazia duen Ariztegirekin batera, Arabako Naiara Ferrán eta Itxaso Hernandez eta Gipuzkoako Josune Gorostidi lehiatuko dira. Beti bezala, 1,25 metrotara, bi lerrotan jarritako 50 lokotx bildu beharko dituzte kirolariek.
Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala
Jaialdi berean, Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finala ere erabakiko da eta sei aizkolarietatik hiru eskualdekoak izanen dira. Honela, Arkaitz Olano eta Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarra ariko dira eta beraiekin batera, Unai Otaño, Ugaitz Mugertza eta Aratz Mugertza gipuzkoarrak. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte.