Malerrekako helduen bertso eskola sortzeko deialdia egin dute

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 6a

Urriaren 31 baino lehen eman behar da izena

Malerrekako helduen bertso eskola sortzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Apuntatzeko urriaren 31 baino lehen eman behar da izena, 948 451746 telefonora deituz.

Malerrekako helduen bertso eskola sortzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Apuntatzeko urriaren 31 baino lehen eman behar da izena, 948 451746 telefonora deituz.

Iker Gorosterrazu Elizagoien izanen da arduraduna eta bertso eskola definitzerakoan, bertsotan ikasteko tokiaz gain, “ongi pasatzeko lekua, sormena eta kantua lantzeko tokoa eta euskararekin jolasteko txokoa” dela ere aipatzen dute deialdian, baita topaketak, merenduak eta irteerak ere antolatuko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun