Urriaren 10ean, astelehen arratsaldean, Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria bere karguaz jabetu da, eta, modu berean, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain karguak aukeratu dira.
Cederna Garalur Elkartearen Zuzendaritza Batzordea, gaur egun, Cederna Garalur Elkarteak lantzen duen lurraldeko eskualde-ordezkariek eta erakunde sektorialetakoek osatzen dute.
Elkartearen estatutuen arabera, eskualde-ordezkariak toki-erakundeetako agintariak dira, eskualde-ordezkari gisa aukeratuak 2011ko irailaren 22an egindako Batzar Nagusian.
Zuzendaritza batzordea
Zuzendaritza Batzordea honela dago eratuta:
Jose Maria Aierdi, Lekunberriko alkatea, eta Larraun eskualdearen ordezkaria
Mauro Gogorcena, Irunberriko alkatea, eta Irunberriko eskualdearen ordezkaria
Francisco Perez, Ultzamako alkatea, eta Ultzama eskualdearen ordezkaria
Jose Javier Carlosena, Otsagabiako Udalekoa, eta Zaraitzu Ibarreko ordezkaria
Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria, eta Sakanako ordezkaria
Angel Navallas, Zangozako alkatea, eta Zangoza eskualdearen ordezkaria
Gloria Agerri, Doneztebeko Udaleko zinegotzia, eta Malerrekaren ordezkaria
Pablo Miranda, Goizuetako alkatea, eta Leitzaran eskualdearen ordezkaria
Enrique Garralda, Erroko alkatea, eta Erroibar-Esteribarko ordezkaria
Jon Abril, Berako alkateordea, eta Bortziriak eskualdearen ordezkaria
Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea, eta Baztan-Urdazubi-Zugarramurdi eskualdearen ordezkaria
Fermin J. Garcia, Urrotz Hiriko alkatea, eta Agoitz eskualdearen ordezkaria
Alfonso Uitzi, Euskadiko Kutxaren ordezkaria
Bernardo Ciriza, Nafarroako Kutxaren ordezkaria
Amaya Erro, Nafarroako Ganberaren ordezkaria
Joseba Etxarte, EHNEren ordezkaria
Mª Cruz Bona, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren ordezkaria
Jesus Olias, UCANen ordezkaria
Jesus Recalde, UAGNren ordezkaria.
Karguak
Ordezkari horien artean Cederna-Garalur elkarteko goi karguak izendatu dira. Honela, José María Aierdi Lekunberriko alkatea eta Larraungo ordezkaria izanen da elkarteko lehendakaria. Mauro Gogorzena Irunberriko alkatea izanen da lehendakariordea. CCOO sindikatuko Mª Cruz Bona izanen da idazkaria eta EHNE sindikatuko Joseba Etxarte, diruzaina.