Aurten ere, turistek Etxalarko Usategiak ezagutzeko aukera izanen dute bisita gidatuei esker. Urriaren 1etik azaroaren 20ra eskainiko da zerbitzu hau, Etxalarko Udalaren, Bertizko Partzuergo Turistikoaren eta Nafarroako Gobernuaren ekimenari esker.
Aldez aurretk erreserba egin beharko da eta pertsonako 4 euro ordaindu eta taldeen kasuan, 3 euro pertsona bakoitzeko.
Erreserbak egiteko 690 267756 telefonora deitu edo usategiak@etxalar.org helbide elektronikora idatzi behar da.