Haurrentzako malabare tailerrarekin abiatuko dira Etxalarko Kultur Egunak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 5a

Datozen hiru asteburuetan hainbat ekitaldi izanen dira

Etxalarko Euskara Batzordeak Etxalarko Udalaren laguntzaz antolatutako Kultur Egunak urriaren 7an, ortziral honetan abiatuko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita plazan eginen den haurrentzako malabare tailerrarekin.

Etxalarko Euskara Batzordeak Etxalarko Udalaren laguntzaz antolatutako Kultur Egunak urriaren 7an, ortziral honetan abiatuko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita plazan eginen den haurrentzako malabare tailerrarekin.

Hau izanen da asteburu honetako ekitaldi bakarra, baina hurrengo bietan ere izanen dira musika eta bertso kontuak. Honela, urriaren 14ean, ortziralarekin, arratseko 20:00etatik aitzinera kantaldia eskainiko dute Aire ahizpek eta piano eta txistu emanaldia Patxi Hernando eta Josu Goiak elizan.

Urriaren 21ean, kultur egunen barrenean dagoeneko ohitura bilakatu de txistu kontzertu didaktikoa eskainiko du Irungo bandak 14:30ean Kultur Etxean.

Etxalarko Kultur Egunak bukatzeko, urriaren 22an, larunbatarekin, bertso afaria eginen da Herriko Ostatuan, 21:00etatik aitzinera. Leitza eta Lesakaren arteko bertso desafioa izanen da afalondoan. Lesakatik Joar Tainta, Xabier Terreros eta Josu Sanjurjo ariko dira eta Leitzatik, Miel Mari Elosegi Luze, Jose Luis Barberia Zili eta Iñigo. Julen Zelaieta izanen da gai-jartzailea. Txartelak aitzinetik erosi behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun