“Euskaraz bizi nahi dut” bertsopaper eta ipuin lehiaketak deitu dituzte Malerrekan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 4a

Azaroaren 11 baino lehen aurkeztu beharko dira lanak

Malerrekako Euskara Batzordeak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Doneztebeko San Migel Lehen Hezkuntzako ikastetxeak “Euskaraz bizi nahi dut” izeneko bertso-paper eta ipuin lehiaketa antolatu dute Malerrekako ikastetxeetako ikasle eta irakasleendako. Beintza-Labaien, Doneztebe, Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako ikasle eta irakasleek parte hartu ahalko dute.

Bertsoen gaia “Euskaraz bizi nahi dut” leloarekin lotua egon behar du.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek ipuin lehiaketan hartuko dute parte eta partehartzaileei ipuinaren hasiera emanen zaie.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek, berriz, Bertso paper lehiaketan hartuko dute parte. Irakasleek bertso paper nahiz ipuin lehiaketan parte hartu ahal dute.

Lanak euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta egile berberak sail bakoitzean lan bakar bat aurkeztu ahalko du. Ipuinen sailean aurkeztutako lanak guttienez orrialde bat izanen du. Bertso paperak guttienez 4 kopla edo bi bertso izan behar ditu.

Lanak azaroaren 11 bitarte (ortzirala) aurkeztu ahalko dira. Sail bakoitzean sari eder bat banatuko da eta azaroaren 30ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko eskolan sari banaketarako ekitaldia eginen da eta partehartzaile guztie berendua eskainiko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun