Jon Irazu gipuzkoarrak jantzi du III. Mailako Euskadiko aizkolari txapela

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 4a

Mikel Larrañaga ere bigarren mailara igoko da eta Loiarte zubietarra hirugarren izan zen

Hirugarren Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketaren finala jokatu zen urriaren 2an Aizarnazabalen eta Jon Irazu zizurkildarrak egin zuen finalean lehiatu ziren sei aizkolarien artean denborarik onena. Mikel Larrañaga izan da txapeldunordea, Irazurengandik 43 segundora, eta bi aizkolari gipuzkoarrak Euskadiko bigarren Mailan ariko dira heldu den denboraldian. Joxe Antonio Loiarte zubietarrak meritu handiko hirugarren postua lortu zuen.

Jon Irazu txapeldunak lehen egurretik hartu zuen aurrea, eta ez zuen arazorik izan txapela janzteko. Larrañaga eta Jauregi parean aritu dira lehenbizikp bi enborretan, baina bigarren 60 ontzakoan gibeleratzen hasi da Jauregi, eta, Loiartek eta Erdoziak aurrea hartu diote pixkanaka. 54 ontzako hiru pago enbor eta 60 ontzako bertze bi moztu behar izan zituen aizkolari bakoitzak. Asier Pellejero aresaorra ere aritzekoa zen finalean, hala zegokiolako, baina ostegunean ezbeharra izan zuen entrenamandua, eta saihets bat pitzatuta dauka; ostiralean jakinarazi zuen medikuari bisita egin ondoren. Goizeder Beltza Etxarri-Aranazkoa aritu zen finalean.

2011ko sailkapena:

1. Jon Irazu (Zizurkil, Gipuzkoa; 29 urte): 12:29

2. Mikel Larrañaga (Azpeitia, Gipuzkoa; 21 urte): 13:12

3. Joxeantonio Loiarte (Zubieta, Nafarroa Garaia; 50 urte): 13:54

4. Juanjo Erdozia (Etxarri-Aranatz, Nafarroa; 39 urte): 15:22

5. Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba; 26 urte): 16:17

6. Goizeder Beltza (Etxarri-Aranatz; Nafarroa Garaia; 33 urte): 19:08

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun