Ohorezko Kide berriak izendatu ditu Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 4a

Tartean, Jesus Alvarez TVEko kirol kazetaria

Inguruko basoak idor daude eta azkeneko asteetan ez da onddorik ageri, baina halere, urteroko ospakizuna egin du urriko lehen aste hondarrean Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak.

Inguruko basoak idor daude eta azkeneko asteetan ez da onddorik ageri, baina halere, urteroko ospakizuna egin du urriko lehen aste hondarrean Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak.

Urriaren 2an, igandean, Kofradiako ohorezko kide berrien izendapena egin zen eta urtero bezala jende ospetsua aukeratu zuen horretarako Kofradiak. Honela, Jesus Alvarez TVEko kirol kazetaria, Javier Tolosa aktorea, Madrilgo Tres Cantos hiriko Ana Vicente zinegotzia, Arotz enpresako Txomin Arotzarena eta Sanvirila hoteletako Goyo Sanzol egin dituzte Kofradiako ohorezko kide.

Aurpegiz ezagunena, hainbat aldiz telebistan ikusteagatik, Jesus Alvarez zen. Bere ezjakintasuna onartu zuen, Elgorriagara etorri behar zuela aipatu ziotenean, txokolate aunitz janen zuela pentsatu omen zuen eta. Onddoak jatea gustatzen bazaio ere, gaiaz ez duela deus ulertzen ere aipatu zuen, baina bera Madril hiriburukoa izanik, herri ttikiek bere tradizioak mantentzeko egiten duten lana goraipatu zuen.

1960an Elizondon sortu zen eta gaur egun Sorian egoitza duen Arotz enpresako Txomin Arotzarenak aipatu zuenez, bertzeak bertze onddoa, perretxikoa edo gaztaina izoztua eta kontserban esportatzen dute Europa osora, Italiara batez ere. Bera izan zen Elgorriagako plazan prestatu ziren onddo lehiaketako epaileetako bat. Lehenbiziko saria Donostiko Euskal Gastronomia Kofradiarentzat izan zen eta bigarrena, Nafarroako Zainzuriaren Kofradiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun