Udako joerari eutsi eta irailean ere zertxobait goiti egin du langabeziak eskualdean. Honela, 1.101 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak irail hondarrean, hilabete lehenago baino 6 gehiago. Beraz, %0,55 igo da langabetu kopurua hilabete horretan, Nafarroako banaz bertzekoa (%,2,92) baino guttiago.
Irailean 472 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 61 bakarrik izan dira mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean goiti egin du langabeziak, 438tik 439ra igo baita langabetu kopurua irailean, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz 508tik 499ra jautsi da. 25 urtez beheitiko emakumeetan 66tik 67ra igo da langabetu kopurua eta adin horretako gizasemeetan izan da igoerarik handiena, 83tik 96ra igo baita.
Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten eta irailean 679tik 695era igo da, gainera, langabetu kopurua. Industria arloan, aldiz, 184tik 176ra jautsi da. Eraikuntzan ere 135etik 131ra jautsi da langabetu kopurua. Nekazaritzan ere 26tik 24ra jautsi da lanik gabe daudenen kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, 75 lagun daude langabezian, abuztuan baino 4 gehiago.