Urriaren 1ean, larunbat goizean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMAO Zuzendaritza Batzorde berria eratu zen. Udal hauteskundeetan izandako emaitzaren araberako banaketa egin da eta argazkian ageri dira batzordekide berriak. Jon Abril, Berako Aralarreko zinegotzia izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.
Gibeleko lerroan (ezkerretik eskuinera): Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea eta Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ).
Aitzineko lerroan: Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu) eta Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ).
Zuzendaritzak bertze kide bat ere badu, argazkian egon ez arren: Eneka Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu). UEMAko lehendakaria Maren Belastegi izanen da.