Nafarroako finalerako aizkolariak igandean erabakiko dira Etxarri Aranatzen

Euskal Herriko 3. Mailako finala ere igandean jokatuko da Aizarnazabelen 2011ko irailaren 30a

Euskal Herriko 3. Mailako finala ere igandean jokatuko da Aizarnazabelen

Nafarroako Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da igande honetan, urriak 2, Etxarri Aranatzen. 13:00etatik ai­tzinera hamar aizkolarik indarrak neurtuko dituzte eta finalerako txartela izanen dute jokoan. Izan ere, lehendabiziko sailkatzen diren bortz aizkolariek azaroaren 18an Donezteben jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. Azken bi sailkatuek, berriz, maila galduko dute.

Hamar aizkolari hauek lehiatuko dira: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Juan Jose Lopez (Lezaun), Antonio Senosiain (Olague), Aitor Senosiain (Olague), Donato Larretxea (Arantza), Oihan Larretxea (Bera), Manolo Kañamares (Arostegi), Ander Erasun (Aurtitz), Jon Rekondo (Leitza) eta Ruben Saralegi (Leitza). Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, 60 ontzako bi enbor eta oinbiko bat ebaki beharko ditu.

Pellejero eta Loiarte Euskal Herriko hirugarren mailakoaren finalean

Bertze aldetik, urriaren 2an jokatzekoa da Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala ere. Igande arratsaldeko 18:00etan hasiko da Aizarnazabalen eta eskualdeko bi ordezkari izanen dira: Aresoko Asier Pellejero eta Zubietako Jose Antonio Loiarte. Beraiekin batera, Etxarri Aranazko Juanjo Erdozia, Arabako Arkaitz Jauregi eta Gipuzkoako Mikel Larrañaga eta Jon Irazu ariko dira. Aizkolari bakoitzak hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako moztu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun