Onddo eta Zizen Kofradiaren besta haundia asteburuan ospatuko da Elgorriagan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 30a

Igande eguerdian onddo dastaketa eginen da bainuetxean. Artxiboko argazkia

Igandean kofrade berriak izendatuko dituzte

Aurten XVIII. edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiaren egun haundiak Elgorriagan. Larunbat eta igande honetan, urriak 1 eta 2, Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute. Halere, hitzordu nagusia igandekoa izanen da.

Urriaren 1ean, larunbatean, bainuetxean inaugurazio bainua eginen da 18:30ean. 20:00etan Juanito Mariezkurrena gogoan XI. kazuela lehiaketa eginen da. Ondotik musean aritzeko aukera eta musika izanen dira.

Urriaren 2an, igande goizeko10:00etan meza ospatuko da. Ondotik kofrade berrien izendapena eginen da eta Arangurengo abesbatzak emanaldia eskainiko du.11:00etan joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira. Aldi berean, Migeltxo Saralegi harrijasotzaileak erakustaldia eskainiko du eta aizkolariak, txistulariak eta txaranga ariko dira herriko plazan. 12:00etan Nafarroako produktu eta onddoen dastaketa eginen da bainuetxean, Arangurengo abesbatzak alaituta. 14:00etan luntx mikologikoa eskainiko da balnearioan. 17:00etan eginen den ibilbide ludiko-termalarekin akituko da Onddo eta Zizen Kofradiaren asteburu berezia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun