Eneko Saralegik irabazi du Euskal Herriko Aizkolari Gazteen Txapelketa

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 29a

Aizkolari gazteak irailaren 11n aritu ziren lehian Leitzan. Pablo Feo

Minutu bat eta 23 segundoko aldea atera dio Eneko Otañori

Talo Egunaren barne, irailaren 11n jokatu zen Leitzan Euskal He­rriko Aizkolari Gazteen Txapelketa eta bortz aizkolari aritu ziren nor baino nor. Guztien artean herriko semea den Eneko Saralegi nagusitu zen (18 urte). 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko moztu behar izan zituzten aizkolariek eta Saralegik 15 minutu behar izan zituen lanak bukatzeko (15:00.64). Proba guztietan gailendu zen leitzarra.

Eneko Otaño beizamarra (Gipuzkoa, 17 urte) gelditu zen bigarren 16:23.59ko denbora egin ondotik eta Eloy Corchero araiarrak (Araba, 18 urte) osatu zuen podiuma (17:21.62).

Laugarren postua ere Leitzan gelditu zen: Julen Olano 17 urteko gaztea izan zen lauga­rren sailkatua, 21:43.66­ko denbora eginez. Bosgarren postua ere eskualdeko aizkolariaren­tzat izan zen, bortz aizkolarien artean gazteenarentzat, hain zuzen: Joxean Etxeberria zigarrak 15 urte bertzerik ez ditu eta 24:48.08ko denbora eginez bukatu zituen lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun