Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusiko finaletik kanpo gelditu da Oihan Larretxea beratarra eta horrekin batera, maila ere galdu du. Irailaren 18an Arbizun egindako kanporaketan erabaki zen Euskal Herriko aizkolari txapelketa nagusiko finalerako seikotea. Nazabalek egin zuen denborarik onena, eta berarekin batera, Lopez, Azurmendi, Olasagasti, Atutxa eta Txapartegi sailkatu dira azaroaren 6an Elizondon jokatuko den finalerako. Arbizuko kanporaketan izan zen eskualdeko aizkolari bakarrak, Oihan Larretxeak, maila bat beherago jokatuko du hurrengo denboraldian.