Nafarroako finalerako aizkolariak igandean erabakiko dira Etxarri Aranatzen

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 29a

Larretxea atta-semeak, Erasun, Rekondo eta Saralegi ariko dira lanean bertze bortz aizkolarirekin batera

Nafarroako Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da igande honetan, urriak 2, Etxarri Aranatzen. 13:00etatik ai­tzinera hamar aizkolarik indarrak neurtuko dituzte eta finalerako txartela izanen dute jokoan. Izan ere, lehendabiziko sailkatzen diren bortz aizkolariek azaroa­ren 18an Donezteben jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. Azken bi sailkatuek, berriz, maila galduko dute.

Hamar aizko­lari hauek lehiatuko dira: Floren Nazabal (Etxarri Aranatz), Juan Jose Lopez (Lezaun), Antonio Senosiain (Olague), Aitor Senosiain (Olague), Donato Larretxea (Aran­­tza), Oihan Larre­txea (Bera), Manolo Kaña­ma­res (Arostegi), Ander Erasun (Aurtitz), Jon Rekondo (Leitza) eta Ruben Saralegi (Leitza­).

Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko, 60 on­tzako bi enbor eta oinbiko bat ebaki beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun