Urtero bezala, Sara Korrikak bere bestetako lasterketa antolatu zuen irailaren 10ean. Lasterketa honek besten hastapena markatzen du. Aurten 150 lasterkari bildu ziren eta hauen artean 27 emazte. Lasterketa Camacho Jerome azkaindarrak irabazi zuen, 10,4 kilometroko ibilaldia 40 minutu eta 16 segundotan eginez. Emazteetan Carty Marie-k Plus vite contre la muco elkartearentzat egin zuen korrika, eta bera ailegatu zen lehena, itzulia 51 minutuz eginez. Izen-ematean lastekari bakoitzak 10 euro ordaindu zuen eta euro bat mukobisidiarentzako ikerkuntzara joaten da.