Joan den urtean bezala, Uso Besta antolatuko du aurten ere Turismo Bulegoak: usotegiaren bisita, pilota partida, dantzak, Andra Mari abesbatzaren kontzertua... Urriaren 16an izanen da, 10:30etik goiti. Bezperan, mintzaldia eta erakusketa izanen dira Jacques Luquet-ekin Usoaren ihizia sareekin izenburuarekin.
Xehetasunak hurrengo aldizkarian emanen ditugu.