Urriaren 8an antifa festibala iraganen da. 17:00etan hasiko da eztabaida batekin eta ondotik, 20:00etatik landa, kontzertuak hasiko dira. Bortz talde izanen dira: The oppressed, Tommy Gum, Never Surrender, Skakeitan eta gaua bukatzeko Tortuga Sound.
Sartzeak aitzinetik erosten ahal dira 10 eurotan Elkar-en (Baiona), Street Warrioren (Bilbo), Donostian, Kalaka ostatuan (Garazi) eta Kanttu ostatuan (Hendaia). Mementuan berean ere sartzeak erosten ahalko dira 12 eurotan.