Animalien besta iraganen da larunbat eta igande honetan

Joana GUERENDIAIN 2011ko irailaren 29a

Bi egunez hainbat animazio izanen dira

Asteburu honetan, urriak 1 eta 2, animalien besta iraganen da Saran. Ateak 10:00etan irekiko dira eta 18:00­etan hetsiko. Bi egunetan animazio andana proposatuak izanen dira baserriko, etxe­ko eta mendietako animaliak deskubritzeko, baina baita ingurumenarekin lotuak ere: ibilaldiak, min­tzaldiak, demos­trazioak...

Larunbat eguerdian zintzur bustitze bat izanen da besta irekitzeko: sagarno eta pintxo dastatze bat. Eskualdeko ekoizeek ere beraien­ produktuak eskainiko dituzte: euskal pastiza, sagarno, ardi gasna, ezti eta ber­tze ainitz.

Manifestazio osoan ostatu bat ere izanen da edari eta taloekin. Sa­r­tzea urririk da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun