Animalien besta iraganen da larunbat eta igande honetan

Joana GUERENDIAIN 2011ko irailaren 29a

Bi egunez hainbat animazio izanen dira

Asteburu honetan, urriak 1 eta 2, animalien besta iraganen da Saran. Ateak 10:00etan irekiko dira eta 18:00etan hetsiko. Bi egunetan animazio andana proposatuak izanen dira baserriko, etxeko eta mendietako animaliak deskubritzeko, baina baita ingurumenarekin lotuak ere: ibilaldiak, mintzaldiak, demostrazioak...

Larunbat eguerdian zintzur bustitze bat izanen da besta irekitzeko: sagarno eta pintxo dastatze bat. Eskualdeko ekoizeek ere beraien produktuak eskainiko dituzte: euskal pastiza, sagarno, ardi gasna, ezti eta bertze ainitz.

Manifestazio osoan ostatu bat ere izanen da edari eta taloekin. Sartzea urririk da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun