Dantza jaialdia eginen da urriaren 1ean hirugarren aldiz Sunbillan

Maider PETRIRENA 2011ko irailaren 29a

Larunbat arratseko 20:00etatik aitzinera ikasitakoa jendaurrean eskainiko dute herriko dantzariek

Larunbat honetarako, urriak 1, dantza jaialdia antolatu dute Sunbillako dantzariek, hirugarren urtez segidan. 

Larunbat honetarako, urriak 1, dantza jaialdia antolatu dute herriko dantzariek. Aurtengoa egiten duten hirugarren urtea da eta Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako dantzak dantzatuko dituzte jendaurrean: Kontradan­tzak, Arretxinga, jota eta porrusalda, Kortesko dantza, Tuterako jota, Gorulari, Makil Ttiki... 20:00etan hasiko da saioa eta frontoian izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun