Zerrendarik aurkeztu ez zelako, maiatzaren 22an hauteskunderik izan ez zen herrietan bigarren aukera bat izanen dute azaroaren 20an. Udaletxe eta kontzejuetako ordezkariak aukeratzeko izanen dira.
TTIPI-TTAPAk hartzen duen eskualdeari dagokionean, sei dira maiatzean Udalak osatu gabe gelditu ziren herriak: Arano, Donamaria, Elgorriaga, Ituren, Beintza-Labaien eta Urroz. Horrez gain, Narbarte, Legasa eta Oieregin ere ez zen kontzejuetarako hautagairik aurkeztu. Bertizaranako hiru herrietan kontzejuko lehendakaria eta lau bokal aukeratu beharrak dituzte.
Urri erdialdera bukatuko da zerrendak aurkezteko epea.