49 neska-mutikok hasi dute ikasturte berria Pulunpa eskolan eta horietatik lau dira motxila hartu eta lehenbiziko aldiz eskolara doazenak: Maialen, Inge, Oihan eta Urki. Dena den, aipatzekoa da Zubietako bi haur kanpoan gelditu direla. Nafarroako Gobernuak irakasle bat kendu du eta horregatik gelditu dira kanpoan. Horren kontra helegitea aurkeztua da, baina oraindik zain egon beharko da. Bertzetik, Iturengo eskola utzi eta Doneztebeko institutura joan direnak zortzi dira: Hodei, Andoni, Oihan, Duba, Wiliam, Olaia, Iratxe eta Ane. Bertzelako berrikuntzak ere badira ikasturte honetan. Arantza Diez da eskolako zuzendaria eta irakasle berriak ere badira: Jon (musika), Oihane (logopeda), Ane (orientatzailea), Garbiñe (lehen zikloko tutorea) eta Aitor (ingelesa).
Bi anai filmaren estreinaldia
Gure inguruetan grabatutako Imanol Rayaren Bi anai pelikularen estreinaldiak zabaldu du Zinemira saila Donostiako Zinemaldian. Irailaren 21ean Victoria Eugenia antzokian egin zen Euskal Zinemaren Galan izan zen hori.