Irailaren 15ean itxi ziren igerilekuko ateak. Hiru sorosle izan ditugu uda guztian eta aipatu digutenez, hagitz gustura egon dira gure herrian. Uztaileko hilabetea nahiko kaxkarra izan da, baina irailekoarekin konpentsatua gelditu da. Miren Mangado sorosleak haur zein helduentzako igeriketa ikastaroak eman ditu.