Larunbat honetarako, urriak 1, dantza jaialdia antolatu dute herriko dantzariek. Aurtengoa egiten duten hirugarren urtea da eta Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako dantzak dantzatuko dituzte jendaurrean: Kontradantzak, Arretxinga, jota eta porrusalda, Kortesko dantza, Tuterako jota, Gorulari, Makil Ttiki...
20:00etan hasiko da saioa eta frontoian izanen da.