Ikastaroak urritik aitzinera

Maider PETRIRENA 2011ko irailaren 28a

Ikasturte berriarekin batera, hainbat ikastaro paratu dira martxan.

Horietako bat dan­tza jazza izanen da, astelehen arratsaldetan (16:00) Rebeca Aranzadik eskainiko duena. Interesa duenak hurrengo helbidera idatzita edo telefonora deituta apuntatu behar du: rebecaranzadi@­gmail.com edo 607 744199.

Horrez gain, Udalaren lokalean haurrendako eta helduendako bertze ikastaro bat eskainiko da: onura ko­g­nitiboak, harremanak hobetu eta gizartera­tzeko gaitasuna, oreka pertsonalaren onurak, portaerarekin lotutako onurak... Horiek izanen dira landuko diren puntuetako batzuk.

Ortzegun honetan zortzi, urriak 6, hasiko dira klaseak eta 25 euro ordaindu beharko da hilabetean. Haurrendako saioak ortzegunetan 17:30­etik 18:45era izanen dira eta helduendako ortzegunetan 18:45­etik 20:00etara. Dena den, beharren arabera moldatzen ahal izanen da ordutegia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun