Iragarri bezala, urriko bigarren larunbatean, urriak 8, ospatuko da aurten Euskararen Eguna. Bezperan ere izanen dira ekitaldiak, bi egunetarako egitarau ederra prestatu baitute gazteek.
Ostirala, urriak 7
• 19:00etan pintxo lehiaketa. Parte hartzaileek Errandonea ostatura eraman beharko dituzte euren pintxoak.
• 20:30ean mintzaldia. Patziku Perurena idazleak eta Andres Iñigo euskaltzainak Bi kantu, hainbat histori hitzaldia eskainiko dute Estalpean, Iturengo Arotza eta Berdabioren bertsoak kantuetan oinarrituta.
• 22:00etan mus txapelketa Errandonea ostatuan.
Larunbata, urriak 8
• 10:30ean kalejira herriko txistulariekin.
• 11:00etan joaldunak.
• 12:30ean aizkora apustua: alde batetik, Mikel Indakotxea Palaxio eta Joxeantonio Loiarte herritarrak ariko dira eta bestetik, Leonardo Goñi eta Raul Kastro.
• Goiz osoan herriko artisauen erakusketa plazan.
• Horrez gain, gazta eta magra bat ere egonen dira, bi horien pisua zein den hurbilduz apustu egiteko aukera eskainiz. Pisura gehien hurbiltzen denak irabaziko du.
• 14:30ean bertso bazkaria Julio Soto eta Julen Zelaietarekin. Apuntatzeko azken eguna igande hau, urriak 2, da. Errandonea ostatuan, Herriko Ostatuan eta Santxo okindegian egin behar da. Aipatu, haurrendako menu berezia ere izanen dela.
• Ondotik poteoa trikitilari eta bertsolariekin.
• 16:30ean errotara bisita eta haurrendako talo tailerra.
• 19:00etan herriko dantzarien saioa.
• 20:30etik 22:00etara Saguxar taldearekin dantzaldia.
• Atsedenaldian magra eta gazta txapelketako irabazleak jakinaraziko dira.
• 23:00etan rock eta ska kontzertuak Matxinbrada eta Escandalo Publico taldeekin.
• Gauerditik aurrera Saguxar taldearekin dantzaldia.