Aurten XVIII. edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiaren egun haundiak. Larunbat eta igande honetan, urriak 1 eta 2, herrira joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute. Halere, hitzordu nagusia igandekoa izanen da.
Larunbata, urriak 1
Bainuetxean
• 18:30ean inaugurazio bainua.
• 20:00etan Juanito Mariezkurrena gogoan XI. kazuela lehiaketa.
• Ondotik musean aritzeko aukera eta musika izanen dira.
Igandea, urriak 2
• 10:00etan meza.
• Ondotik kofrade berrien izendapena eta Arangurengo abesbatzaren emanaldia.
• 11:00etan joaldunak karrikaz karrika ibiliko dira.
• Aldi berean, Migeltxo Saralegi harrijasotzailearen erakustaldia, aizkolariak, txistulariak eta txaranga herriko plazan.
• 12:00etan Nafarroako produktu eta onddoen dastaketa bainuetxean, Arangurengo abesbatzak alaituta.
• 14:00etan luntx mikologikoa balnearioan.
• 17:00etan ibilbide ludiko-termala.