Joakin Illarregi eta Jesus Mangado nagusi mus txapelketan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Fernando Etxeberria

Arkupeak elkarteak antolatutako mus txapelketaren azken fasea jokatu zen irai­laren 9an Elgorriagako balnearioan. Herri gehienetan, aitzinetik jokatu ziren hasierako faseak eta horietan garaile izandakoak bildu ziren Elgorriagan, 32 biko­te. Azkenean, Doneztebeko Joakin Illarregik eta Jesus Mangadok lortu zuten txapela, eta Bixente Jauregi eta Mikel Bildarraz leitzarrak suertatu ziren azpitxa­peldun. Hirugarren postua Timoteo Iguzkiagirre eta Santiago Iparragi­rrerentzat izan zen eta laugarrena, Tomas Goia eta Eusebio Gonzalezentzat. Bi bikote hauek aranztarrak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun