526 ikaslek hasi dute ikasturte berria institutuan eta eskolan

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 28a

Ikasleen %92 inguruk D eredua aukeratu du

Udako oporraldiaren ondotik, San Migel esko­lan eta Mendaur ins­ti­tu­tuan itzuli dira egunerokora. Guztira 526 lagunek hasi dute ikasturtea, iaz baino 18 ikasle gehia­gok. Ikasle horieta­tik 127 Haur Hez­kun­tza­koak dira, 217 Lehen Hez­kun­tzakoak eta 182 Biga­rren Hez­kun­tzakoak.

Hizkuntza ereduei dagokienean, ikasleen %91,8­ak D eredua auke­ratu du, %5,7ak A eredua eta %2,5ek B.

 

Haur Hezkuntza

3 urteko 40 neska-mutiko lehenbiziko aldiz joan dira aurten eskolara, 39 dira D ereduan eta bakarra B ereduan. 4 urtekoak 45 dira, 40 D ereduan, hiru B ereduan eta bi A ereduan. 5 urtekoak, azkenik 42 dira, 40 D ereduan eta bana B eta A ereduetan.

 

Lehen Hezkuntza

Lehenbiziko mailan 30 dira D ereduan, bi B ereduan­ eta hiru A ereduan. Bigarren mailan 41ek D eredua aukeratu dute, batek B eredua eta hiruk A eredua.

Hirugarren mailan 39 dira D ereduan eta bina B eta A ereduetan. Laugarren mailan, berriz, 27 neska-mutikok egin dute D ereduaren alde eta bakarrak Bren alde.

Bosgarren mailan 27 dira D ereduan, lau A ereduan eta bakarra B ereduan. Seigarren mailan, azkenik, 28 dira D ere­duan, zazpi A ereduan eta bakarra B ereduan.

 

Bigarren hezkuntza

Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko mailan 39 dira D ereduan eta bortz A ereduan; biga­rre­nean 42 dira D ereduan eta hiru A ereduan; hirugarren­ eta laugarren mailetan guztiak D ereduan ari dira, 29 hirugar­re­nean eta 44 laugarrenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun